- Apirila
- 21st
- 2007
SOS MUXIKA
FINSA-INAMA S.A Muxikan dagoen enpresa bat da. Enpresa honek burutzen dituzten iharduerak oso arriskutsuak dira. Gainera inongo baimenik gabe eta bere arazoak zuzendu gabe, instalazioak hirukoiztu nahi dituzte. Ez hori bakarrik, enpresa handitzeko erabili behar dituzten lurrak gaur egun babestuta daudenak eta Urdaibaiko Erretserbako sailkatuta daudenak dira, hain zuzen ere.
FINSA-INAMA S.A ARRISKURSU, POZOINTSU ETA OSASUNARENTZAKO KALTEGARRIA DEN ENPRESA BAT DA ETA UDALAK HONEN AURREAN EZ DU LARRIALDI PLANIK.
ONDORIO KALTEGARRIAK
20 tximini baino gehiago dauzka eta bertakoek ez dakite zer isuritzen duten tximini horiek. Osasunarentzat oso kaltegarriak diren hainbat substantziak ixilpean jarraitzen dute, tximinietatik ateratzen direnak.
Bertakoek arnasten dituzten aire kutsakorrak hainbat ondorio kaltegarri dauzka, bai pertsonengan, bai ingurunean. Adibidez, inmunologi sistemari eragiten dio, arnas eta kardiobaskular aparatuei, zuhaitz eta soroei, animaliei…
Datu batzuen arabera, kanpoan zarata izugarria dago. Bertako biztanleak bataz besteko 57db jasaten dituzte eta gehienez onar daiteken zarata neurria 45db-takoa da gauez, hau da, 20:00tatik goizeko 8:00arte, eta 60db egunez. Honen ondoriz, nesbio-sistemanalterazioak jasatzen dabiltza, insomioa,takikardiak… beraien etxeetan lasai bizitzera eragozten dituzte.
2.004-ko irailetik 2.005-eko maiatzera 5 leherketa baino gehiago, ke ihesa eta sua egon dira. Bertakoek larriturik SOS DEIAK-era deitu zuten babes eske.
Gertakizun hauen ondorioz Alkateari Larrialdi Plan bat edo protokolo bat eskatu zaio, herritarrak zein neurri hartu behar dituzten informatuak izan daitezan.Baina, Alkateak ez du jaramonik egin, berak ez baitu egoera hau jasaten, ez baita bertan bizi.
Hamabost urte hauetan Udalak ez du inolako neurririk hartu auzoko bizilagunen babesa eta osasuna babesteko.
